Hemen zaude

Noticia
Corporativo
Iritzi-plataforma, José Manuel Leceta eta Jorge Pérezen eskutik

Informazioaren Gizartetik bilakaera digitalera: Red.es domeinuen Espainiako erregistro izatetik erreferente digital bikaina izatera

Red.es-eko zuzendari nagusi José Manuel Lecetak eta ONTSIko zuzendari Jorge Pérezek elkarrekin hausnartu dute artikulu honetan bilakaera digitalari eta Red.es-en lanari buruz.

MITen (Center for Digital Business 2011n) sortu zen “bilakaera digitala” terminoa. Hasiera-hasieratik, sortzaileek “digitalizazioa” eta “bilakaera digitala” desberdindu nahi izan zituzten.   Bi terminoek zerikusia badute ere, ez dira gauza bera, bilakaera digitalerako teknologia erabiltzen delako, baina “enpresen etekina eta garrantzia guztiz hobetze aldera”; ahalegin handia behar duen helburua da, beraz, aldaketa kulturala lortu nahi bada. Horregatik, hainbat idazlek diote berrikuntzaren eta aldaketa kudeatzeko lanaren arteko batuketa dela aipatu bilakaera.

Hortaz, teknologia eta ekipo teknikoak beharrezkoak dira, baina askoz ahalegin gehiago egin behar dira bezeroekin harremanak eta enpresaren laneko barne-sistema aldatzeko eta balioa sortzeko eta, nola ez, hautemateko proposamen berriak egiteko. Egun, teknologia digitalek potentzial berritzailea dute, bizkortasuna eta indar handia, zalantzarik gabe; ikusi besterik ez dira egin behar gizarte sareak, internet mugikorra, datuen analisiak, gauzen Interneta, etab. Horregatik, bada, hitz egiten dugu Red.es-en “berrikuntza posibleari” buruz, izan ere, kapital intentsiboko beste sektore batzuetan ez bezala, guk “digitalizazioa pertsonei buruzkoa dela” uste dugu. Eta, bai, gauza asko dira posible; pertsonei planteatzean datza gakoa, besterik gabe.

Digitalizazioa, baldintza beharrezkoa baina ez nahikoa. Neurtzen ez dena ez da existitzen

MITen egin ziren lehenengo lanetan eta orduz geroztik egin diren ikerketa ugaritan adierazten da aztertutako enpresa guztien artean soilik enpresa bilakatzeko kudeaketa-taldeak zuen konpromisoa batetik eta teknologia digitalen erabilera intentsiboa bestetik batzen zituzten enpresek lortu zutela aldi berean diru-sarrerak, irabaziak eta burtsa-balioa areagotzea. Bestalde, digitalizazio-maila altua izanik kudeaketa-taldearen konpromiso-maila baxua zuten enpresek diru-sarrerak areagotu bai, baina irabaziak eta burtsa-balioa murriztu zituzten.

Azken horien aurkako aldean daude indar handiko eta enpresaren bilakaeran konpromisoa hartu duten kudeaketa-taldeak dituzten enpresak, baina teknologia digitaletan inbertsio gutxi egiten dituztenak.  Irabaziak eta burtsa-balioa areagotu zituzten, baina merkatua galtzearen kontura, eta ondorioz, diru-sarrerak murriztu ziren.

Azkenik, bilakaerarekin konpromisoa duten kudeaketa-taldea ez ezik, digitalizazioan ere inbertitzen ez duten enpresek aspektu guztietan egin zuten behera: diru-sarreretan, irabazietan eta burtsa-balioan. Horiek horrela, nola jakin enpresa bat aurrera edo atzera doan bilakaera digitalean? Eta zer egin behar du aurrera egiteko?

Enpresen digitalizazio-maila zein den jakitea garrantzitsua da digitalizazioa beharrezko baldintza baita bilakaera digitala lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko, eta ezin delako bilakaera digitalik egon digitalizaziorik gabe.  Ondorioz, enpresen digitalizazio-maila zein den ezagutuz gero jakingo da zein enpresak diren gai digitalera aldatzeko. Maila hori, alegia, digitalizazio-maila, erakunde nazional eta nazioartekoek eman ohi dute. Eremu nazionalean: EINek enpresen IKT erabilerari buruzko galde-sortan; Red.es-ek e-ETEei buruzko ONTSI azterketan; eta beste erakunde batzuk, IKT eta enpresei buruzko hainbat txostenetan. Nazioartean, berriz, Europako Batzordearen lana da aipagarriena, Ekonomia eta Gizarte Digitalari buruzko indizean (DESI), hain zuzen ere, “Teknologia Digitala enpresetan” azpi-indizean; eta ELGEak, bilakaera digitalari buruz egiten dituen azterketetan.

Espainian bilakaera digitala sustatzeko aukera. Red.es-en lana

Arestian aipatutako azterketa eta indizeek adierazten dute digitalizazio heterogeneoa egongo dela Espainiako eta Europako enpresetan, eta sektore batzuk besteak baino gehiago digitalizatuko direla; joera hori, batik bat enpresa handietan dago. Ondorioz, oso garrantzitsua da Espainiako enpresen digitalizazioa sustatzea, batik bat ETEetan, enpresa horietako kudeaketa-taldeekin lankidetzan jardunez digitalizaziotik bilakaera digitalera iristeko.

Red.es-ek 15 urte daramatza norabide horretan lanean, hots, informazioaren gizartea sustatzen, honakoak eginez: profesional digitalak prestatzeko ekimen eta programak; merkataritza elektronikoa sustatzeko programak; enpresen ekintzailetzan eta nazioartekotzean laguntzeko programak; soluzio teknologikoez baliatzea sustatzeko programak, adibidez “cloud computing” delakoa; ETE eta autonomoentzako soluzio teknologikoak zabaltzeko programak, adibidez, zentro erakusleak; eta sektore espezifikoak laguntzeko programak, hala nola, sektore turistikoan bilakaera digitalerako laguntzarako direnak.

2017-2020 aldiko Plan Estrategikoa onartzeari esker, bilakaera digitala “leitmotiv” bihurtu da Red.es-erako. Onena iristear dagoela uste baitugu. Zerbitzu publiko digitalei dagokienez, Espainia erdiko postuetan dago inguruko beste herrialde batzuen aldean, baina enpresek prozesuan parte hartu beharko lukete. Enpresak dira eta bilakaera digitalaren bihotza. Bilakaera digitalarekiko kudeatzaileen konbentzimendua eta konpromisoa dira oinarri programak aurrera eramateko.

Horiek horrela, Red.es horrelako eztabaidak sustatzeko “topagunea” izan daitekeela uste dugu, berrikuntza ez delako dekretu bidez egiten. Halaber, Red.es-ek asmatze- eta inpaktu-maila handiagoa izango duela bermatzeko, eragileen ekimena hartu behar da kontuan,  beharrak bilduz eta interes orokorreko ekimenak diseinatuz.
Horregatik, duela gutxi inauguratu dugu Red.es Foroa, hau da, IKTen sektorerako topagunea bilakaera digitalari buruzko ekimenak alderatzeko. Plan Estrategikoak aipatzen duen moduan “garena berriz diseinatu behar da egiten dugun hori aldatzeko”. Horregatik, Red.es-en ONTSIk ere bilakaera digitalaren prozesu bati ekin dio, barneko eta kanpoko eragileen parte-hartzearekin; prospektiba azterketak eginez; tresna eta metodologia berriak erabiltzean oinarritzen den ezagutza-plataformak sortuz; gizarteari eta ekonomia digitalari buruzko ikerketen katalizatzaile bezala jardunez.

Red.es-en Plan Estrategikoa onartzea oso garrantzitsua izan da erakundearentzat, eta ilusioz beteta begiratzen diogu etorkizunari. “.es” domeinuen Espainiako erregistroa sortu genuen hasiera batean (hortik gure entitatearen akronimoa). Orain, Red.es-ek “Erreferente Digital Bikaina” izan nahi du, bai maila nazionalean bai nazioartean. Guztien laguntzarekin, etapa berri bat hastera goaz. Gonbidatuta zaudete guztiak parte hartzera, Red.es egungo garaietara are gehiago egokitu ahal izateko, bilakaeraren garaia hemen da eta.