Hemen zaude

Noticia
Corporativo

Internet, harreman aurreratuak eta unibertso digitalaren analisia, Red.es-en lanaren euskarri

Red.es erakundeak hainbat programa eramaten ditu aurrera gure herrialdean bilakaera digitala sustatzeko. Hala ere, Espainiako Gobernuak beste lan batzuk ere esleitu dizkio Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiarekin (IKT) zerikusia dutenak. Hauek dira, besteak beste, egin ditun kudeaketa garrantzitsuenak: “.es” domeinuak, RedIRIS sarea eta ONTSI behatokia. 

“.es” domeinuen izenak esleitzeko eta kudeatzeko arduradun den autoritate nazionala izaki, Red.es erakundeak talde bat dauka funtzionamendu egokia egon dadin bermatzeko. Garrantzitsua da aipatzea gure herrialdearekin, gaztelerarekin eta kultura hispaniarrarekin gehien identifikatzen den domeinua dela “.es”. Egia esan, Espainian “.es” domeinua erabiltzen da gehien, eta dagoeneko 1,8 milioi erregistro baino gehiago ditu.

Espainiar Gobernuak ezarritako arauen arabera eta ICANNekin (Internet Corporation for Assigned Names & Numbers) eta nazioarteko merkatuaren gidaliburuei jarraiki burutzen dira jarduerak.

Helburua “.es” domeinua nazioartean gaztelaniaren erreferente izatea da eta Interneteko gaztelerazko orrietan jende ugarik erabiltzea ere bai, 400 milioi baino gaztelaniadun gehiago dituen mundu honetan.

Bestalde, Red.es-ei RedIRISen kudeaketa esleitu zaio (Espainiako sare akademiko eta ikerketarako sarea). 1988an abiarazi zenetik, sare honek komunikazio-zerbitzu aurreratuak ematen dizkie 500 instituzio kide baino gehiagori, hauen artean batez ere unibertsitate eta ikerketarako zentro publikoak daudelarik.

Bere erabiltzaileei konektagarritasun ahalik eta onena eskaintzeko, eta zerbitzu telematiko berrien abangoardian egoteko xedearekin, RedIRIS beste sare akademiko eta ikerketa sareekin lankidetzan aritzen da, autonomiko zein nazioartekoekin. Azkeneko horien artean nabarmentzen da GÉANT Europa osoko sare akademikoa. RedIRISek horren kudeaketan parte hartzen du eta sare horren bitartez gainontzeko Europako herrialdeetako sare akademiko eta ikerketa-sare nazionalekin konektatzen da, baita beste kontinenteetako ikerketa sareekin ere.

Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionala (ONTSI) ere Red.es-i atxikita dago eta helburu nagusia telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen sektorearen jarraipena eta azterketa egitea du.

ONTSIk adierazleak lantzen, biltzen, laburtzen eta sistematizatzen ditu, azterketak egiten ditu eta Informazioaren Gizarteari buruzko informazio eta gaurkotasuneko zerbitzua eskaintzen du; gaur egun Espainian sektore honi buruzko behatoki publiko aitzindaria da.