Hemen zaude

Noticia
Corporativo
Ibilbide-orri hau Espainiarako Agenda Digitalean hartzen da barne

Red.es erakundearen 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoan bilakaera digitalerako 80 proiektu egitea aurreikusten da

Red.es erakunde publikoak 2017-2020 aldirako duen Plan Estrategiko eta Operatiboan 80 proiektu egitea aurreikusten da, eta inbertsio handiak barne hartzen dira horretarako (50 milioi euro 2017rako bakarrik).

Dokumentu honetan Red.es erakundeak bilakaera digitala Espainiako gizartean sustatzeko duen helburua azaltzen da. Horretarako, ekimen berritzaileak eta egituratzaileak egin nahi ditu kide publiko zein pribatuekin batera.

Halaber, Plan Estrategikoan helburu garrantzitsuak daude: erreferentzia izatea digitalizazioan eta bilakaera teknologikoan, barne-kudeaketaren bikaintasunean, programak diseinatu eta egitean eta digitalizazioan.  Printzipio horiek guztiak erakundearen oinarria dira, kontuan hartuta gizartea, enpresak eta administrazio publikoak.  

Gobernuaren Agenda Digitalean, Red.es erakundeak, hots, Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioaren baitako erakundeak, Informazioaren Gizarterako eta Agenda Digitalerako Estatu Idazkaritzaren bidez, funtzio aktiboa eta bereziki garrantzitsua dauka, abian diren 10 planetako 2ren zuzendari izaki (IKT Plana ETEetarako eta merkataritza elektronikorako eta Zerbitzu Publiko Digitalerako Plana) eta beste planetako parte-hartzaile.

Plan estrategikoa lau ardatz nagusitan egituratzen da. Lehenengoa, ekosistema digitala sustatzea da, lehentasuna emanez ekosistema berritzaileei, enpresen digitalizazioari eta talentu digitalari.

Bigarren ardatza, berriz, gobernu digitalean oinarritzen da, herritarrentzako eta Administraziorako zerbitzu digital hobeak eskaintzeko. Hub Digital deritzona da hirugarren jarduera-eremua. Espainiako bilakaera digitala aztertzeko, monitorizatzeko eta ebaluatzeko tresna berria egitean datza, baita Think & do Tank estrategia aplikatzean bai digitalizazioan eta bilakaera teknologikoan.

Azkenik, Antolaketa Digitalaren ardatza dago. Garrantzia ematen zaio, bada, barne-kudeaketa, pertsonak eta egonkortasun ekonomikoa hobetzeari.