Hemen zaude

EGEF eta EGIF finantziazioa sustatuz gai gara gure jarduketen %80 baino gehiago gauzatzeko

 

Europako finantziazioa
Sarrera

Ekonomia digitala sustatzeko eta IKTen bidez zerbitzu publikoak optimizatzeko Red.es-ek garatzen dituen programa eta jarduketen zati handi batek Europako finantziazioa jasotzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) eta Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) bitartez:

    

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)

 

Red.es-ek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) kargurako proiektuak sustatzen ditu, hain zuzen ere, IKT produktu eta zerbitzuak garatzea, merkataritza elektronikoa eta IKT eskari handiagoa sustatzea eta alfabetizazio digitala, e-gobernua, e-inklusioa, e-kultura eta e-osasuna bultzatzea helburu dutenak. 

Hazkunde Adimendunerako Programa Operatiboak (POCint) ere parte hartzen du erakundeak Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) garatzen dituen berariazko programa guztien finantziazioan:

 

Europako Gizarte Funtsa (EGIF)

 

Red.es-ek Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) kargurako proiektuak sustatzen ditu, hain zuzen ere, enplegagarritasuna, gazteen prestakuntza eta negozio-eredu berrietara zein industria digitalera egokitutako prestakuntza bultzatzea helburu dutenak.

Gazte Enplegurako Programa Operatiboak (POEJ) eta Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntzarako Programa Operatiboak (POEFE) ere parte hartzen dute erakundeak Europako Gizarte Funtsarekin (EGIF) garatzen dituen berariazko programa guztien finantziazioan:

Programa operatiboak

Europar Batasunaren laguntzak bere programa operatiboen bitartez banatzen dira, Europako Batzordeak onetsitako programazio-dokumentuak baitira. Ildo horretan, Red.es-ek kudeatzen dituen laguntzak Hazkunde Adimendunerako Programa Operatiboaren (POCint) baitan kokatzen dira.


Espainian, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioa da, Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren (DGFC) bidez, erkidegoko egitura-funtsak, EGEF batik bat, aztertzeaz, ebaluatzeaz eta aplikazio-kudeaketa koordinatzeaz arduratzen den Administrazio Nagusiko organoa.

Helburuak

Funts hauen helburua da lurralde guztien lehiakortasuna eta bateratasuna sustatzea; izan ere, ezinbesteko tresna dira Espainiako garapen-erronka nagusiei aurre egiteko eta Europa 2020 Estrategia aplikatzeko.


Espainiako eredu sozio-ekonomikoaren erronka nagusia da produktibitatea eta lehiakortasuna handitzea, bai eta enplegua sustatzea ere, zerga-baterakuntza eta kreditu-murrizketa gailen diren esparruan. Testuinguru horretan, honako hauek dira lehentasun nagusiak: giza kapitalaren gaitasunak garatzea, ETE-ek finantziazioa errazago eskuratu ahal izatea eta berrikuntzaren aldeko enpresa-ingurunea sortzea.


Aurrekoa bezain garrantzitsu dira hezkuntzaren eta lanbide-prestakuntzaren kalitatea hobetzea, eskola-uzte goiztiarrari aurre egitea eta goi-mailako hezkuntzako ikasle kopuru handiaren eta ekoizpen-sektoreetan eskatzen diren gaitasunen arteko desorekari aurre egitea.


Helburuok erdiestearren, lehentasun gutxi batzuetan ardazten da funtsen esku-hartzea; horri esker, posible izango da esku-hartze publikoak are eraginkorragoak izatea, baita Espainiako eta horren eskualdeetako egoera sozio-ekonomikoan benetako eragina izateko beharrezkoa den masa kritikoa lortzea ere.


Espainiako Erresumak Europako Batzordearekin Elkartzeko Akordioa sinatu zuen 2014ko urriaren 30ean; bertan xedatzen da Europako egitura-funtsak eta inbertsio-funtsak herrialde osoan behar bezala erabiltzeko estrategia. Halaber, kategoriatan sailkatzen ditu Espainiako eskualdeak ("garatuenak", "garapen-bidean" eta "gutxien garatutakoak") eta, alderdi hori abiapuntu hartuta, laguntzetarako funtsak banatzen ditu.