Skip to main content

Nortzuk gara?

Red.es enpresa-erakunde publikoa da, eta Espainian Informazioaren Gizartearen garapenaz arduratzen den Industria, Energia eta Turismo Ministerioari (MINETUR) dago atxikita. Gainera, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) lotutako proiektuak burutzen ditugu, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatuko Idazkaritzaren (SETSI) lehentasun estrategikoei jarraiki, eta autonomia-erkidegoekin, diputazioekin eta kabildoekin, tokiko erakundeekin eta sektore pribatuarekin batera.

Lehentasunezko helburuak:

  • Lanpostuak sortzea -IKT sektorerako programa dinamizatzaileen bidez- eta ekimena sustatzea.
  • Enpresetan produktibitatea eta lehiakortasuna areagotzea.
  • Gastu publikoa aurreztea eta eraginkorra izatea.

Zertan egiten dugu lan?

Red.es enpresaren jarduera hiru lan-ardatzetan oinarritzen da:
  1. Herri Administrazioen arteko zerbitzu konpartituak
  2. Lankidetza publiko-pribatua
  3. Nazioartekotzea