Hemen zaude

 

 

 

Europarekiko bateratasun digitalaren alde lan egiten dugu

 

Izaera pertsonaleko datuen babesa
INFORMACIÓN GENERAL

Red.es da alderdi interesdunek/erabiltzaileek/barneko eta kanpoko interesdunek emandako izaera pertsonaleko datuen tratamenduaren arduraduna. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak (EB), datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak eta, halaber, 95/46/CE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duenak dioenari jarraituz, Red.es-ek konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuak isilpean izateko, konfidentzialtasunez tratatzeko eginbeharra betetzeko eta segurtasun-neurri egokiekin babesturik izateko.


Arrazoi horrengatik, Red.es-ek Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketa Sistema (ISKS) bat ezarrita du, UNE-EN-ISO-IEC 27001 arauan oinarrituta, eta aplikatzen jarraitzen du. Sistemak AENOR erakunde egiaztatzaileak 2014n emandako ziurtagiria du, eta azaroaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak araututako eta gerora urriaren 23ko 951/2015 Errege Dekretuak aldatutako Segurtasunerako Eskema Nazionala (SEN) ere badu. Azken ziurtagiri hori AENOR erakunde ziurtatzaileak eman dio 2018an. Bi ziurtagiriak erakundean txertatuta izanik, izaera pertsonaleko datuak babesteko neurrien eraginkortasuna indartzen dute. Era horretan, Red.es-ek saihestu egiten du alderdi interesdunek/erabiltzaileek/barneko eta kanpoko interesdunek emandako izaera pertsonaleko datuak aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo horietara sartzea.


Datu pertsonalak jaso eta tratatzeko helburua da Red.es-eko alderdi interesdunei/erabiltzaileei/barneko eta kanpoko interesdunei zerbitzuak kudeatu, prestatu, handitu eta hobetzea, behean datorren dokumentuan azaltzen den moduan (sakatu esteka): Pribatutasun politika. Bere xedea da Red.es-ek izaera pertsonaleko datuen pribatutasuna kudeatzeko eta babesteko modua arautuko duten gidalerro eta printzipioak ezartzea, datu pertsonalak eta/edo konfidentzialtasunekoak bildu, gorde, erabili, igorri, hirugarrenei zabaldu eta atxikitzeari buruz legean eta araudi aplikagarrietan ezarritakoa betetzen dela bermatzen laguntzeko.


Red.es-en alderdi interesdunek/erabiltzaileek/ barneko eta kanpoko erabiltzaileek uneoro gauzatu ahalko dituzte datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, datuak eramateko, horiei aurka egiteko eta norbanakoen erabakien ondorio ez izateko eskubideak, honako dokumentu honi jarraituta: Izaera pertsonaleko datuak babesteko eskubideak gauzatzeko prozedurari buruzko zuzendari orokorraren Jarraibidea.

Datu pertsonalen babesari lotutako zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan telefono honetara deituta: 901 100 167