Hemen zaude

 

 

 

Europarekiko bateratasun digitalaren alde lan egiten dugu

 

Plan estrategikoa
Sarrera

Gaur egun, gero eta globalizatuago den eta etengabeko teknologia aldaketen menpe dagoen ingurumena ezaugarri delarik, testuinguruak gizarte digitalago eta egokituago bat eskatzen du erronka eta aukera berriei aurre egiteko.

Erakundeak Plan estrategiko bat garatu du helmuga 2020an ezarriz. Plan hori beharrezko ekintza da zerbitzuak optimizatzeko eta bere jardueren kalitate eta eragina areagotzeko jarraitu nahi den bidea zehazteko.

Plan estrategikoa “garena berriz diseinatu egiten duguna eraldatzeko” printzipioarekin sortu da eta barne zein kanpoko jarduera birmoldatzeko konpromisoa hartzen du. Helburua eraginkortasun eta elkarlan gehiago duen eredu baterantz aurrera egitea da, teknologia arloan abangoardian dagoena eta digitalizazio-ekintza puntako eta eraginkorrak bultzatzen dituena, zuzentzen zaien kolektiboen beharrei osotara bideratuak.

Plan estrategikoa denen eta denentzako plana izateko grinaz sortzen da, Erreferentzia, Bikaintasun eta Digitalizazio (RED, gaztelaniaz) oinarrietan sendotuta. Hori garatzeko, partaidetza eredua jarraitu da. Eredu horri jarraiki, erakundeko agente ezberdinek Red.es-en eguneko egoerari buruzko haien hautemate eta iritziak igorri ahal izan dituzte, baita konpainiaren etorkizunari buruzko lehentasunak ere.

Printzipioak

Red.es-en 2017-2020 Plan estrategikoa printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Estrategia europar eta nazionalarekiko lerrokatze eta trazabilitatea: Plana testuinguru nazional zein europarrean zehaztutako gidalerro estrategikoei jarraiki sortu da. Kontuan hartu dira maila hauetan jasotzen diren lehentasuneko arloak eta jardueren izaera.
  • Lehentasun estrategiko nazionalekiko malgutasuna: Plana estrategia nazionalaren ildoan dago, ardatzak eta lerroak epe horretan sor daitezkeen ekimen eta proiektu gehigarriak bere barne sartzeko mailan zehaztu dira; era horretan, bere moldakortasuna eta Ministerioaren helburuei zuzenduta egotea bermatzen da.
  • Jarraitutasuna: Plan estrategikoak ez ditu proiektu eta ekimen berriak soilik jasotzen, baizik eta jada aurreikusita edo gauzatzen ari diren programak eta erakunde barneko iraunkortasun handiagoko gaitasunak ere barne hartzen ditu.
  • Ikuspegi orokorra: Planaren ikuspegiak ikuspuntu orokor bati erantzuten dio: barne-ikusmoldea (hobekuntza operatiboa eta pertsonena) zein kanpo-helburuei erantzuteko palanka (hirugarrenentzako zerbitzuen hornidura azkarra eta egokia) jasotzen ditu.
  • Estrategiaren egitura ez da zuzenean organizazio-egiturari lotuta egon behar. Plan estrategikoa denon plana da eta horrela arlo eta sailen ekarpena ikuspuntu orokor batetik gauzatu behar da, ardatz guztiei batera balioa emanez.
Zeregina, ikuspegia eta baloreak

"2017-2020 Plan Estrategikoak” Red.es-en zeregina, ikuspegia eta baloreak berriro zehaztea dakar.

Zeregina: espainiar gizartearen eraldaketa digitala bultzatu, ekimen berritzaile eta eratzaileen bitartez, kide publiko zein pribatuekin elkarlan ingurumen orokorraren barne.

Ikuspegia: nazio zein nazioarteko mailan, eraldaketa digitalean erreferente izan gizartearen bizi-maila, enpresen lehiakortasuna eta administrazio publikoen eraginkortasuna hobetu dadin.

Baloreak:

  • Konpromisoa - iraunkortasuna, lotura, lana, dedikazioa, erantzukizuna.
  • Lorpenei zuzenduta - tirabirak baketu, arrakastaren kultura, emaitzak.
  • Profesionaltasuna - meritokrazia, apolitika, gardentasuna, eraginkortasuna.
  • Berrikuntza - proaktibotasuna, sorkuntza, berritasuna, konplexutasuna, lehiakortasuna, ekimena, originaltasuna, era aktiboan aritu.
  • Taldea - kudeaketa kidetua, helburuen batasuna, erabaki bateratuak, talde-izaera, ororen ondasuna.
Ardatz estrategikoak

“2017-2020 Plan estrategikoa” lau ardatzen inguruan egituratzen da:

1.- Ekosistema digitala

  • Ekosistema berritzaileak
  • Enpresen digitalizazioa
  • Gaitasun digitala

2.- Gobernu digitala

  • Zerbitzu publiko digitalak herritarren zerbitzura
  • Zerbitzu publiko digitalak Administrazioaren zerbitzura

3.- Ardatz digitala:

  • Espainiako eraldaketa digitalaren analisi, monitorizazio eta ebaluaziorako tresna
  • Think & do Tank digitalizaziorako eta eraldaketa teknologikorako

4.- Antolaketa digitala

  • Barne-kudeaketaren optimizazioa
  • Pertsonak
  • Egonkortasun ekonomikoa
Laburpen exekutiboa

Laburpen exekutiboa deskargatu PDF formatuan [1MB] Eduki hau gaztelaniaz baino ez dago.