Hemen zaude

 

 

 

Europarekiko bateratasun digitalaren alde lan egiten dugu

 

Red.es
Informazio orokorra

Funtsezko eginkizuna betetzen dugu Espainiarako Agenda Digitalaren gauzatze eta hedatzean. Horretan, helburu argia dugu: Europarekiko bateratasun digitalaren alde lan egiten dugu zerbitzu publikoak hobetu eta ekonomia digitala garatzeko.

Red.es Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioaren (MINETAD, gaztelaniaz) enpresa erakunde publikoa da eta Agenda Digitalerako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren (SESIAD, gaztelaniaz) menpe dago. Ekonomia digitala, berrikuntza, ekintzailetza, gazte eta profesionalentzako prestakuntza eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) bultzatzeko programak garatzen ditugu. Horretarako, informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera eraginkor eta intentsiboa sustatzen dugu. Halaber, ezarpen teknologikorako programak hedatzen ditugu Administrazioaren zerbitzu publikoetan (batez ere osasun, justizia eta hezkuntza arloetan) eta hiri eta irla adimenduen garapenaren alde lan egiten dugu. Red.es-en programa asko Europar Batasunaren finantzaketari esker gauzatzen dira, Eskualde garapenerako Europako funtsaren (FEDER, gaztelaniaz) eta Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) bidez jasotzen direnak.

                                                                                

Era berean, Red.es-en ere “.es” domeinuak, RedIRIS, ONTSI eta Iturburu irekien bikaintasunerako zentroa (CENATIC, gaztelaniaz) kudeatzen ditugu. Gainera, Internetaren segurtasunerako lan egiten dugu INCIBEren eskutik.                        

Historia
2002: Informazioaren gizartea garatzeko erakunde bat sortzen da

Red.es enpresa erakunde publikoa 2002an jaio zen Plan Info XXIen eremuan. Plan hori Espainiak e-Europe programari emandako erantzuna izan zen. Estatutuen arabera, organismo berriak honako zereginak ditu:

  • Informazioaren gizartea sustatu eta garatu.
  • .es domeinuen izen eta helbideen erregistroak kudeatu.
  • ICANNen (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) parte hartu eta ministerio-aholkulari izan bere eskumeneko gaietan.
  • Telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen behatoki izan.
  • Azterketa eta txostenak landu eta Estatuko Administrazio Orokorra eta beste organismoak aholkatu.

Lehenengo programen bultzada
Red.es Espainiako Telebista Sarearen (Retevisión) egitura publikoaz baliatzen da, sektore audiobisuala liberalizatu eta enpresa hau pribatizatu ondoren. Erakunde berriak, .es domeinuen kudeaketa jasotzeaz gain, “Internet eskolan” edo “Internet liburutegietan” gisako programak bultzatzen ditu.
2004an eta 2005ean España.es programa onetsi eta garatzen da. Programa horrek informazioaren gizartearen hedapena azpimarratzen du eta Red.es-en ekintza berrien oinarriak finkatzen ditu. Epe horretan sinadura elektronikoaren garapena, erregistro telematikoaren zerbitzua eta Todos.es eta Chaval.es kanpainak hasten dira. Kanpaina horien helburua landa-ingurunean Interneten aukerei buruz informazioa eman eta gurasoak presatzea da haurrek Internet era seguruan erabil dezaten.


Plan Avanza
2005ean Europako Batzordeak i2010 ekimena onesten du. Ekimen hau Espainian Programa Ingenio 2010 programan islatzen da. Red.es-en jarduera arlo berriak ezartzen dira eta programa garrantzitsuak bultzatzen dira, hala nola, Osasuna linean edo Erregistro zibila linean.
2009an, teknologia berrien ezarpenari lotutako politikak berrikusten dira eta Plan Avanza 2 sortzen da. Plan horren ekintza-ardatzak hauek dira: IKTen garapena, zerbitzu publiko digitalak, azpiegiturak, Lurreko telebista digitalaren (LTD) hartzea eta konfiantza eta segurtasuna. Honek Red.es-entzat abian dauden zenbait programa areagotu eta programa berriei ekitea dakar, hala nola, NAN elektronikoa edo Aporta proiektua. Proiektu honekin datos.gob.es ataria abiarazten da, Estatuko Administrazio Publikoaren informazio publikoaren katalogoa antolatu eta kudeatzen duena.


Espainiarako Agenda Digitala 2013-2015: erronka handiak
2012an Espainiarako Agenda Digitalaren elaborazioa hasten da Europarako Agenda Digitalaren lehentasunen ildoan. Horren helburuen ardatzak honakoak dira: enplegua sortu, produktibitate eta lehiakortasuna areagotu eta gastu publikoa murriztu. Agenda hau abiaraztea eta gaur egun duen jarraitutasunak erronka eta lehentasun berriak dakartza erakunde publikoarentzat eta aldi berean zenbait programa indartzen dira, hala nola, Interneten saltzen duzu, Hotelak Sarean edo Herritar adimentsuak.

Domeinuak

Red.es “.es” domeinuen izenen esleipen eta kudeaketaren ardura duen agintaritza nazionala da. Domeinu horiek gure herrialdearekin, gaztelania hizkuntza eta kultura espainolarekin identifikatzen dira. “.es” Espainian gehien erabiltzen den domeinua da eta dagoeneko 1,8 milioi erregistro baino gehiago ditu.
Domeinu izenen erregistroaren kudeaketak honakoak jasotzen ditu: Interneteko domeinu izenen sistemak era egokian funtzionatzeko beharrezkoak diren ekipo, aplikazio eta datu-baseen ezarpena, mantenua eta laguntza, beti Espainiari dagokion kodearekin («.es»).
Espainiar Gobernuak ezarritako arauen arabera eta ICANNekin (Internet Corporation for Assigned Names & Numbers) eta nazioarteko merkatuaren gidaliburuei jarraiki burutzen dira jarduerak.
Red.es-en “.es” domeinua kalitatezkoa, segurua, eskuratzeko eta berritzeko erraza, eta ekonomikoki lehiakorra izatearen alde lan egiten dugu eta gainera balio bereziak dituen zerbitzuak eskaintzen dituena, adibidez, gatazkak epaiketaz kanpo ebaztea. “.es” domeinua nazioartean gaztelaniaren erreferente izatea nahi dugu eta Interneten dituen gaztelerazko orrietan erabiltzea ere bai, 400 milioi baino gaztelaniadun gehiago dituen mundu batean.

RedIRIS

Red.es-en ardura diren zereginetako bat RedIRISen kudeaketa da (Espainiako sare akademiko eta ikerketarako sarea). 1988an abiarazi zenetik, sare honek komunikazio-zerbitzu aurreratuak ematen dizkie instituzio kideei, hauen artean batez ere unibertsitate eta ikerketarako zentro publikoak daudelarik.
Ekonomia, Industria eta Lehiakortasuna Ministerioak (MEIC, gaztelaniaz) finantzatzen du RedIRIS. Sare honek oso funtzio garrantzitsua dauka gure herrialdeko e-zientzian. Horregatik MEICak bere Instalazio zientifiko-tekniko berezien mapan jaso du; mapa honek Espainian ikerketari zuzendutako azpiegitura nagusiak batzen ditu.
Bere erabiltzaileei konektagarritasun ahalik eta onena eskaintzeko, eta zerbitzu telematiko berrien abangoardian egoteko xedearekin, RedIRIS beste sare akademiko eta ikerketa sareekin lankidetzan aritzen da, autonomikoak zein nazioartekoak. Azkeneko horien artean nabarmengarria da GÉANT Europa osoko sare akademikoa. RedIRIS-ek honen kudeaketan parte hartzen du eta Europar sare horren bitartez gainontzeko Europako herrialdeetako sare akademiko eta ikerketa sare nazionalekin konektatzen da, baita beste kontinenteetako ikerketa sareekin ere.
Gainera, RedIRISen kide diren 500 instituzio baino gehiagori beste IKT zerbitzuak eskaintzen dizkie: nortasun digitalaren federazioa (SIR); unibertsitateetako wifirako sarbidea (eduroam); ziurtagiri digitalak; banaketa zerrendak; spam-aren aurkako iragazpena; segurtasun zerbitzuak edo aholkularitza eta hedapena, besteak beste.

ONTSI

Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionala (ONTSI) Red.es-i atxikita dago eta helburu nagusia telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen sektorearen jarraipena eta azterketa egitea du. ONTSI-k adierazleak lantzen, biltzen, laburtzen eta sistematizatzen ditu, azterketak egiten ditu eta informazioaren gizarteari buruzko informazio eta gaurkotasuneko zerbitzua eskaintzen du; gaur egun Espainian sektore honi buruzko behatoki publiko aitzindaria da. Horrez gain, ONTSI IKT sektorea eta Administrazio Publikoen arteko elkargune eta hizketagunea da, politikak definitzeko eta ondoren ebaluatzeko.

CENATIC

Red.es-ek Iturburu irekietako softwarearen bikaintasunerako zentroa (CENATIC, gaztelaniaz) kudeatzen du; zentro horrek software askearen ezagutza eta erabilera eta espainiar gizarteko iturburu irekiak sustatzen ditu. Software askea software aplikazioak eraiki eta banatzeko modu bat da, lizentzia motak erabiltzaileei askatasun gehiago ematen dizkielarik. Horren abantailak, besteak beste, hauek dira: software fabrikatzailearekiko independentzia, kostuen aurrezpena, segurtasun eta kalitate handiagoa, lekuko IKT sektorearen garapena eta komunitatean balioa sortzea.