Hemen zaude

 

 

 

Europarekiko bateratasun digitalaren alde lan egiten dugu

 

Red.es Foroa
I edizioa

2017ko otsailaren 15ean ospatu zen “Red.es foroa”ren lehenengo saioa Red.es enpresa erakunde publikoaren egoitzan. “Topagunea” gaiaren barruan aldizka IKT sektoreko eta ekonomia digitaleko hainbat jokalari batuko ditu eraldaketa digitala eta agenda digitalaren beste eremu garrantzitsuei buruzko ekimenak eztabaidatu eta adosteko. ​ 

Descargar resumen en PDF [276KB] Eduki hau gaztelaniaz baino ez dago.

 
II edizioa

Martxoaren 16an Red.es II. foroa egin zen “Kultura adimendua” izenburupean. Hogeita hamar bat parte-hartzaile elkartu zituen, eta sektore kulturalak eraldaketa digitalaren bidean aurre egin behar dituen erronkak adierazi zituzten. Jardunaldia artxibo, liburutegi eta museoetan ardaztu zen. Bigarren edizio honetan, honako hauek bultzatu zuten foroa: José María Lasalle Estatuko idazkari eta erakundearen presidenteak, José Manuel Leceta zuzendari nagusiak eta Francisco Javier García Vieira Zerbitzu publiko digitaleko zuzendariak. 

Descargar resumen en PDF [412KB] Eduki hau gaztelaniaz baino ez dago.

 
III edizioa

2017ko apirilaren 20an eduki digitalei buruzko Red.es-en foroa egin zen. Topagune horretan eduki digitalen (batez ere animazioa eta bideo-jokoak) balio-katearen ordezkariak bai eta sektorean eskumenak dituzten Estatuko Administrazio Publikoko erakunde publikoak eztabaidan aritu ziren. Eztabaidaren gaia abiarazi beharreko akzio guneak izan ziren, espainiar eduki digitalaren industria Europa eta mundu mailan erreferente bihurtzeko xedearekin.

Descargar resumen en PDF [289KB] Eduki hau gaztelaniaz baino ez dago.

 
IV edizioa

2017ko maiatzaren 16an Red.es-en foroaren IV. topaketa egin zen. Oraingo honetan sektore nagusien eraldaketa digitalean bizkortzaile izan daitezkeen ekimenak aurkeztu ziren, “Motore digitalak” lantaldearen esparruan. Eztabaidan hogei enpresa teknologiko handi baino gehiagoko ordezkariek, aholkulariek eta erakunde publikoek parte hartu zuten, Red.es-ek garatu nahi dituen hainbat ekimeni buruzko ikuspegi eta ideiak adieraziz. 

 
V edizioa
2017ko ekainaren 19an V. Red.es foroa egin zen “Arkitektura digitalak” gaiaren inguruan. Foroan, besteak beste, Big DataBlockchainMachine Learning, Cloud Computing edo Gauzen Internetaren antzeko teknologia sortuberriek sektore publikoaren eraldaketa digitala nola sustatu dezaketen sakondu da.
 
Descargar resumen Foro Red.es en PDF [1,1MB] Eduki hau gaztelaniaz baino ez dago.