Hemen zaude

EGEF eta EGIF finantziazioa sustatuz gai gara gure jarduketen %80 baino gehiago gauzatzeko

 

Europako Gizarte Funtsa 2014-2020
Sarrera

Enplegua sortzen, jendeari lanpostu hobeak eskuratzen eta EBko hiritar guztientzako lan-aukera bidezkoagoak lortzen laguntzeko Europak duen tresna nagusia da Europako Gizarte Funtsa (EGIF). Xede horietarako, EGIFek Europako giza kapitalean inbertitzen du: langile, gazte eta enplegu bila dabiltzan pertsonengan, alegia. EGIFen finantziazioa 10.000 milioi euro ingurukoa da urtean.

                                                                                                            

Europako Batzordeak eta EBko estatu-kideek batera ezartzen dituzte EGIFen lehentasunak, eta baliabideak nola erabili erabaki ere egiten dute. Egokitzeko gaitasuna sustatzea da lehentasunetako bat, bai langileengan, gaitasun berriak erdiets ditzaten, bai eta enpresetan ere, lan-molde berriak bultzatze aldera. Beste lehentasun batzuek enplegurako sarbidea hobetzea dute ardatz, besteak beste, ikasle gazteak laneratzen lagunduz edota trebakuntza txikiagoa duten pertsonei prestakuntza emanez, beren lan-itxaropenak hobetzearren.

EGIF ez da enplegu-agentzia eta, hartara, ez du lan-eskaintzarik argitaratzen. Aitzitik, enpleguari lotutako proiektu ugari finantzatzen ditu Europa osoan, toki-, eskualde- zein estatu-mailakoak.


Red.es-en kudeaketari dagokionez, Gazte Enplegurako Programa Operatiboak (GEPO) eta Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntzarako Programa Operatiboak (EPHPO) ere parte hartzen dute erakundeak Europako Gizarte Funtsarekin (EGIF) garatzen dituen berariazko programa guztien finantziazioan.

EGIFek honako esparru hauetan dihardu:
  • Enplegua eta mugikortasuna indartzea: laneratzeko bide berriak, gazteentzako aukera gehiago, enpresentzako laguntza eta ibilbide profesional hobeak.
  • Hezkuntza osoagoa: ikaskuntzarako ate irekia, gehiago nahi duten pertsonak eta benetan erabilgarria den prestakuntza.
  • Denontzako aukerak: baztertzearen aurka borrokatzea, gizarte-enpresei eta tokiko elkarteei laguntzea; ikuspuntu inklusiboak.
  • Zerbitzu publikoak hobetzea: erakunde eraginkorragoak eta aurrerapenerako elkarteak.
Programa operatiboak

Europako Gizarte Funtsak hainbat programa operatibotara zuzentzen du bere finantza-ahalmena. Espainian, honako hauek garatzen dira:

  • Gazte Enplegurako Programa Operatiboa (POEJ)
  • Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntzarako Programa Operatiboa (POEFE)
  • Gizarte Inklusiorako eta Ekonomia Sozialerako Programa Operatiboa (POISES)
  • Laguntza Teknikorako Programa Operatiboa (POAT)
  • Eskualdeko Programa Operatiboak (bana erkidego eta autonomia-erkidego bakoitzeko)

Red.es tarteko erakunde izendatu dute aipatutako programa operatiboetako bitan (POEJ eta POEFE) proiektuak ezartzeko; horren harira, 55 milioi euro baino gehiagoko ibilbide finantzarioa du 2014-2020 epealdirako.

Prestakuntza eta enplegua
Red.es-ek kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-proiektuak garatzen ditu, bai Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren (POEJ) alorrean, bai Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntzarako Programa Operatiboaren (POEFE) alorrean, honako ezaugarri hauekin:
  • Helburu komunak: Prestakuntza ekonomia digitalaren eta gailentzen ari diren IKTen esparruan, kontratatzeko konpromisoarekin.
  • Garatu beharreko ekintza komunak: Prestakuntza ekonomia digitalaren eta gailentzen ari diren IKTen esparruan, kontratatzeko, autoenplegurako edota lanez kanpoko praktikak egiteko konpromisoarekin, lagungarri izango dena, halaber, enpresen eraldaketa digitala burutzeko, esparru horretan adituak diren profesionalak emango zaizkie-eta enpresei.
  • POEJen onuradunak: 16 eta 30 urte bitarteko 7.700 bat gazte, prestakuntzarik jasotzen ez dutenak eta enplegurik izan ez dutenak aurreko 4 asteetan. Ahal bada, IKTen alorrean edo arlo digitalean ezagutzak nahiz ikasketak izango dituzte.
  • POEFEren onuradunak – Prestakuntza kontratatzeko konpromisoarekin: 3.900 langabe inguru, baita iraupen luzekoak ere, alderdi tekniko zein digitaletan lan-eskarmentua, ikasketak edo ezagutzak dituztenak.
  • Lurralde komuna: Nazionala.
  • Hautespen-prozedura komuna: Deialdi publikoak eta lehiaketak, sektoreko elkarte eta enpresei zuzenduta.
  • Ekintza komunen deskribapena: Ekintza biek honako fase hauek izango dituzte:
  1. Atzematea eta hautatzea
  2. Zeharkako prestakuntza ekonomia digitalarekin eta IKTekin zerikusia duten gaitasun eta ezagutza orokorretan
  3. Prestakuntza espezializatua teknologia, tresna edo zerbitzuetan ekonomia digitalaren eta gailentzen ari diren IKTen esparruan
  4. Orientazioa
  5. Praktikarik gabe
  6. Laneratzea: Besteren nahiz norberaren kontura

POEJen kasuan, 2020ko otsailerako funts guztiak daude konprometiturik, ‘Profesional Digitalak / Gazte Enplegua’ delako programaren laguntza-deialdiaren bitartez.

Prestakuntza eta birziklatzea
Red.es-ek etengabeko prestakuntzako eta birziklatze profesionaleko proiektuak garatzen ditu Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntzarako Programa Operatiboaren (POEFE) alorrean, honako ezaugarri hauekin:
  • Helburua: Etengabeko prestakuntza eta birziklatze profesionala ekonomia digitalaren eta gailentzen ari diren IKTen esparruan.
  • Garatu beharreko ekintzak: Etengabeko prestakuntza eta birziklatze profesionala ekonomia digitalaren eta gailentzen ari diren IKTen esparruan, lagungarri izango dena enpresen eraldaketa digitala burutzeko, esparru horretan adituak diren profesionalak emango zaizkie-eta enpresei.
  • Iraupena: 40 eta 80 ordu bitarteko prestakuntza, aurrez aurrekoa gehienbat, ekonomia digitalaren eta gailentzen ari diren IKTen arloko teknologia, tresna edo zerbitzuetan (merkataritza elektronikoa, marketin digitala, eduki eta zerbitzu digitalak, webgune eta app-en garapena, cloud computing, big data, zibersegurtasuna, hiri adimendunak, errealitate birtuala eta areagotua, gauzen interneta, 3D printing, eta abar).
  • Onuradunak: Jarduneko profesionalak, norberaren zein besteren kontura, berariazko prestakuntza behar dutenak enpresen eraldaketa digitalera egokitzeko. Sektore jakin batzuetara zuzenduta, elkarteak eta enpresak birziklatze digitalean laguntza berezia eskatzen ari diren lanbideetan, alegia.
  • Lurraldea: Nazionala.
  • Hautespen-prozedura: Deialdi publikoak eta lehiaketak, sektoreko elkarte eta enpresei zuzenduta.
Prestakuntza eta ekintzailetza
Red.es-ek prestakuntzako eta ekintzailetzan laguntzeko proiektuak garatzen ditu Enplegu, Prestakuntza eta Hezkuntzarako Programa Operatiboaren (POEFE) alorrean, honako ezaugarri hauekin:
  • Helburua: Prestakuntza eta laguntza teknologia oinarri duen ekintzailetzarako.
  • Garatu beharreko ekintzak: Prestakuntza, aholkularitza, laguntza eta networking-a inkubazio/bizkortze espazioetan; internazionalizazioa bultzatzeko ekintzak eta teknologia oinarri duten enpresa-proiektuak abian jartzeko laguntzak.
  • Onuradunak: Langabeak, baita iraupen luzekoak ere, teknologia oinarri duten nahiz arlo digitaleko negozioei ekiteko bokazioa dutenak.
  • Lurraldea: Nazionala.
  • Hautespen-prozedura: Deialdi publikoak eta lehiaketak, sektoreko elkarte eta enpresei zuzenduta.