D. Alberto Pérez Gómez, RedIRIS erakundeko zuzendaria

Aurreko urriak 26an Red.es erakundeko Administrazio kontseiluak Alberto Pérez Gómez izendatu zuen RedIRIS erakundeko (akademia eta ikerketarako sare espainiarra) zuzendari berria.

Red.es erakundera gehitu aurretik, Alberto Pérez 1999etik 2002ra Telekomunikazio merkatuaren batzordean lanean aritu zen eta 1994tik 1999ra Alcalá-ko Unibertsitatean Konstituzio- eta Erkidegoko Zuzenbide irakasle gisa, unibertsitate horretan lortu zuen bere lizentziatura ere. Doktorego-tesia komunikazioen arauketari buruz egin zuen, bi liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu IKT sektoreko politikei buruz, erakunde eta europar gobernuen aholkulari izan da European Audiovisual Observatory (Europako behatoki audiobisuala) eta Oxford-eko Unibertsitatearekin duen lankidetzaren esparruan, eta mintzaldiak eman ditu sektoreko hainbat ikastaro eta konferentziatan. Halaber, Executive MBA bat burutu zuen Enpresaren Institutuan, eta Zinpeko Itzultzaile-Interpretea da ingelesa eta frantseserako Kanpo Arazoetako Ministerioak izendatuta.

Alberto 2002an hasi zen Red.es erakundean lanean. Hasieran, “.es” eremuen erregistroan lan egin zuen, eta ordutik nazioarteko ordezkaritzan parte hartzen ICANN edo CENTR (lehen mailako lurralde-eremuen erregistrorako europar elkartea) bezalako foroetan.

2004ean RedIRIS erakundeko zuzendariordetza hartu zuen kudeaketa ekonomikoa, langileak, eta zerbitzu-zorroa antzeko gaietan eta proiektuetan lanean aritu zelarik, RedIRIS-NOVA-ren hedapenean ere lagunduz. Bestalde, RedIRIS erakundearen ordezkari izan da nazioarteko foroetan, hala nola, GÉANT Association (akademia eta ikerketarako sareen europar elkartea), horren Zuzendaritza Batzordearen kide izanik 2007tik 2016ra.