D. Luis Prieto Cuerdo, Ekonomia digitaleko zuzendaria

Luis Prieto Cuerdo aholkularia zen 2012tik Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusian, I+G+b fondoak, IKT, finantza-tresnak eta empresa txiki eta ertainen finantzazioa kudeatzeari buruzko eginkizunetan. Ibilbide luzea egina du administrazio publikoan eta zientzia eta teknologia munduan. Industri ingeniaria da Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik eta Teknologia Zuzendaritzan diplomatua EIO-Industria Antolakuntzaren Eskolan; horrez gainera, prestakuntza du zuzendaritza eta kudeaketa publikoan Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Informazio Gizarterako zuzendariorde nagusia izan da, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Azpiegitura Zientifikoen zuzendariorde nagusia eta Zientzia eta Teknologia Ministerioaren Plangintza eta Jarraipeneko zuzendariorde nagusia.

Sektore pribatuan, berriz, sistema-auditoretzaren arduraduna izan da FASA-Renault-en eta software-ingeniaritza arloan egin izan du lan Alcatel-en.