Hemen zaude

 

 

 

Europarekiko bateratasun digitalaren alde lan egiten dugu

 

Kalitatearen kudeaketa sistema
Zer da kalitatearen kudeaketa sistema bat?
                                                   

Kalitatearen kudeaketa sistema bat organizazioentzako kudeaketa metodo bat da, erakundearen ezagutza eta jarduera metodoak jasotzen dituen dokumentu-egituran oinarritua.

Emaitzak lortzeari zuzenduta dago, kalitate helburuei dagokienez, alderdi interesdunen beharrak, itxaropenak eta eskakizunak asetzeko.

Sistema honek prozesuaren kalitatea bateratzen du erabiltzaile eta bezeroen gogobetetzearekin.

Kalitatearen sistema bat ezartzean lor daitezken abantailak honakoak dira, besteak beste:

  • Egokitasuna azken bezero/erabiltzaileen eskaera eta itxaropenei.
  • Organizazioaren prozesu guztien egitura tinkoa.
  • Jarduerak estandarizatu eta sistematizatzen ditu.
  • Kalitatearen plangintza estrategikoa.
  • Enpresan hobetu daitezkeen arloen identifikazioa.
  • Negozio adierazleen eta aginte-koadroaren ezarpena era orokorrean.
  • Etengabeko hobekuntzarako metodologiaren ezarpena adierazleen analisiaren bitartez.
  • Langileek kalitate-kultura hartzea.
  • Enpresaren langileen partaidetza eta parte-hartzea.
  • Sailen arteko harremanak ezartzen ditu.
  • Ekimena eta ahalmen sortzailea indartzen ditu.

Puedes ver nuestro Certificado de Calidad aquí.

Gure kalitatearen kudeaketa sistema

Sistema hauen garrantzia ohartuz, Red.es-ek UNE-EN ISO 9001 arauan oinarritutako kalitatearen kudeaketa sistema bat ezarri du, erakundearen zeregin eta ikuspegiaren ildoan. Tresna honi esker Espainia ahalik eta azkarren erabateko sareko gizartea izan dadin laguntzen dugu.

Kalitatearen kudeaketa sistemak gure helburuak lortzen laguntzen digu eta balio korporatiboak sustatzen ditu: konpromisoa, proaktibotasuna, eraginkortasuna eta elkarlana. Honekin herritarrekiko, organizazioekiko eta administrazio laguntzaileekiko harremana hobetu ahalko dugu, haien beharrei egokitutako zerbitzu baliagarriak eskainiz.

Horretarako baliabide onuragarriena organizazioaren parte diren langileak dira. Beraz, garrantzitsua da sistemak haien lan-baldintzen eta gaitasun profesional eta giza-gaitasunen etengabeko hobekuntza ere lagun ditzaten, era horretan ezarritako helburuak lortzeko motibazio gorena sustatuz.

Politika hau aldizka berrikusiko da, gutxienez urtean behin, organizazioaren beharrak eta kalitatearen kudeaketa sistema korporatiboaren izaera aintzat hartuz.