Hemen zaude

EGEF eta EGIF finantziazioa sustatuz gai gara gure jarduketen %80 baino gehiago gauzatzeko

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsa 2014-2020
Sarrera

Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) Europako Batzordearen finantza-tresna bat da, Europar Batasunean kohesio ekonomiko eta soziala indartzea xede duena; horretarako, eskualdeen arteko desorekak zuzentzen ditu, baita aipatu helburua erdiesteko estatu-kideek garatu dituzten gastu publikoko politiken finantziazioan parte hartu ere.

                                                                                                    

EGEFek funts galdurako diru-laguntzak ematen ditu, administrazio publikoek zuzenean kudeatzen dituztenak. Red.es-en kasuan, zehazki, Hazkunde Adimendunerako Programa Operatiboak (POCint) ere parte hartzen du erakundeak Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) garatzen dituen berariazko programa guztien finantziazioan.

Partaidetza eta helburuak

2014-2020 epealdirako Hazkunde Adimendunerako Programa Operatiboan (POCint) parte hartzen du Red.es-ek, hain zuzen ere 630 milioi euroko inbertsio-gastuarekin.
 
Honako hauek dira EGEFen helburuak aipatu epealdirako:
  • Europa 2020 Estrategiaren xedeak betetzea, hazkunde adimendunari, jasangarriari eta integratzaileari dagokionez.
  • Emaitzak ardatz izatea.
  • EBren finantziazioari ahalik eta etekinik handiena ateratzea.
Betebeharrak

EGEF finantziazioa onartzeak zenbait betebehar dakarzkio erakundeari, batez ere publizitate-arlokoak eta aldizkako kontrolak eta ikuskaritzak onartzeari loturikoak. EGEF funtsen kudeaketa arautzen duen Europar Batasuneko eta Estatuko araudian jasota daude betebeharrok, eta halako finantziazioen onuradunak nahitaez atxiki behar zaizkie.
Jarraian, EGEF finantziazioaren onuradunek gain hartzen dituzten betebehar eta baldintzetako batzuk aipatzen dira:
 
a) 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2. ataleko XII. eranskinean xedatutakoari jarraikiz, onuradunak honako betebehar hauek izango ditu:
  • EGEF eragiketarekin ados dagoela aintzatestea. Horretarako, Batasunaren ikurra agertu beharko da informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan, 2014ko uztailaren 28ko Batzordearen 821/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritako ezaugarri teknikoen arabera, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen baititu; Europar Batasunari ere aipamena egin beharko zaio, bai eta eragiketa babesten duen funtsari ere.
  • Proiektua burutzeko EGEFek emandako laguntzaren berri ematea jendeari; ildo horretan, proiektuari buruzko deskribapen laburra egingo litzateke onuradunaren webgunean, halakorik balego, emandako babes-mailarekin bat betiere, helburu eta emaitzak aurkezteko eta Batasunaren laguntza nabarmenduta.
  • Proiektua amaitu eta hiru hileko epean kartel edo plaka iraunkor bat jartzea jendeak ondo ikusteko moduan; tamaina egokia izango du kartelak edo plakak, kasuan-kasuan. Kartelean edo plakan, kasuan-kasuan, eragiketaren izena eta helburu nagusia agertuko dira, bai eta Europar Batasuna eta eragiketa babesten duen funtsa ere, 2014ko uztailaren 28ko Batzordearen 821/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritako ezaugarri teknikoen arabera, zeinak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen baititu (115. artikulua, 4. atala).

b) Batera finantzatutako eragiketen egiaztagiri eta proiektuaren gastuen frogagiri guztiak gordetzea (originalak nahiz legeak onesten duen moduan konpultsatutako kopiak), estatuko agintariek edota Hazkunde Adimendunerako Programa Operatiboak beroriek egiaztatzeko, aztertzeko eta ikuskatzeko beharrezkoa den denboran.
1303/2013 Erregelamenduaren 140. artikuluarekin bat, hau da denbora hori:
  • 1.000.000 eurotik beherako diruz lagundu daitekeen gastua duten eragiketak: hiru urte, eragiketaren gastuak sartuta dauden kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera.
  • Aurreko paragrafoan sartzen ez diren eragiketak: bi urte, amaitutako eragiketaren behin betiko gastuak sartuta dauden kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera.
c) Kontabilitate-sistema bereizia izatea batera finantzatutako proiektuari loturiko transakzio guztietarako edo, gutxienez, aipatu transakzioak garbi bereiztea ahalbidetzen duen kontabilitate-kodifikazioa izatea.
 
d) Kudeaketa-agintaritzak (Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusia, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioarena) argitaratzen duen eragiketen zerrendan sartu dadin onartzea, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 2. atala betez. Eragiketen zerrendan agertuko den gutxieneko informazioa aipatu Erregelamenduaren XII. eranskineko 1. atalean azaltzen da.
 
e) EGEFari buruzko erkidegoko araudiak ezarritako betebehar guztiak betetzea, bereziki honako gai hauei dagozkienak: irizpide geografikoak, laguntza publikoen bateraezintasunak, ingurumena babestea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, diskriminaziorik eza eta informazio- eta publizitate-jarduera gordetzea. Bete beharko da, halaber, aurrekoaren garapenean aipatzen den Espainiako araudia.
 
f) Iruzurrik edo horren susmorik antzemango balu, onuradunak ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio Red.es erakundeari, Hazkunde Adimendunerako Programa Operatiboaren tarteko erakunde den heinean, eta horiek zuzentzeko eta jazartzeko ezartzen diren neurrien berri ere eman beharko dio.
Gure jarduketak
Red.es-ek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) kargura sustatzen dituen jarduketa eta programa ezberdinak bat datoz inbertsio-lehentasun hauekin:
  1. IKT produktu eta zerbitzuak, merkataritza elektronikoa eta IKT eskari handiagoa garatzea
  2. Alfabetizazio digitala, e-gobernua, e-inklusioa, e-kultura eta e-osasuna.
Jardunbide horien barruan, Red.es-ek ekimen hauek burutzen ditu: